Igandean, Irlako XXII. Igeriketa Zeharkaldia

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko abu. 23a, 17:34
Igandean, abuztuaren 25ean, Irlako XXII. Igeriketa Zeharkaldia izango da Donostian, Atletico San Sebastian elkarteak antolatuta. Izarraitz igeri elkarteko kideak bertan izango dira, beste azpeitiar batzuekin batera.\ \ Atletiko San Sebastian elkarteak Kontxan duen egoitzaren paretik hasiko da infantilen proba, 10:30ean; neska-mutilek 600 metrotako igerialdia egin beharko dute. Gero, 11:00etan eta toki berean hasiko da helduen igerialdia. Parte-hartzaileek 3.000 metro egin beharko dituzte Santa Klarako irla inguratuz.\ \ Zorte on guztiei!