Maialen Sudupek egundoko Espainiako Txapelketa egin du

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko abu. 9a, 09:25
Abuztuaren 3tik 7ra, Maialen Sudupe igerilaria eta Isaac Pousada entrenatzailea Terrassan (Katalunia) izan dira, Espainiako Junior eta Absolutuen Udako Txapelketan parte hartzen. Azken asteetan hitzordu honetarako aritu da prestatzen Sudupe, eta emaitzak ikusirik, asmatu egin duela ezin ukatu. \ \ Maialenek emaitza ezin hobeak lortu ditu. Hona hemen, laburbilduta:\ \ • Bi domina, urrezkoa eta zilarrezkoa.\ • Bost final.\ • Bost marka pertsonal.\ • Klubeko zazpi errekor berri.\ • Euskal Herriko bi errekor berri.\ \ Probaz proba, hauek izan dira lorpenak:\ \ • 50 bizkar: 30:06 denborarekin, 12. postua absolutu mailan, marka pertsonala, klubeko errekorrak (absolutuetan eta 17 urtekoetan) eta Euskal Herriko errekorra 17 urtekoetan.\ • 100 bizkar: 1:04:57 denborarekin, 1. postua eta urrezko domina, marka pertsonala, klubeko errekorrak (absolutuetan eta 17 urtekoetan) eta Euskal Herriko errekorra 17 urtekoetan.\ • 200 bizkar: 2:21:98 denborarekin, 2. postua eta zilarrezko domina, eta marka pertsonala.\ • 100 tximeleta: 1:05:39 denborarekin, 7. postua, marka pertsonala eta klubeko errekorrak (absolutuetan eta 17 urtekoetan).\ • 200 estilo: 2:26:55 denborarekin, 7. postua, marka pertsonala eta klubeko errekor berria 17 urtekoetan.\ \ Gipuzkoatik txapelketara joan ziren igerilarien artean esanguratsuenetako bat izan da Maialen Sudupe. Pixkanaka-pixkanaka, izugarrizko palmaresa lortzen ari da.\ \ Dominak eta ohoreak igerilariak jaso baditu ere, Isaac Pousadarekin ezin dugu ahaztu, entrenamenduen plangintza eta eguneroko lana oso ondo burutu baititu. Zorionak, Isaac, Izarraitz Igeri Elkartearen izenean, lan bikaina egin duzue. Orain, merezitako atsedenaldi luzea izango dute denboraldi berria hasi arte.\ \ Zorionak eta gozatu oporretan!