Maialen Suduperentzat bigarren domina igeriketako Espainiako Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Izarraitz Igeri Elkartea | Kirolak
2019ko abu. 7a, 10:01

Joan den igandean 100 metro bizkarren urrezko domina lortu ondoren (https://uztarria.eus/komunitatea/izarraitz-iger...), atzo beste domina bat kolkoratu zuen Maialen Sudupek igeriketako Udako Espainiako Junior Txapelketan, Terrassan (Katalunia), oraingoan zilarrezkoa, 200 bizka proban.

Kanporaketetan, 2:22:46 denborarekin, marka pertsonala egin eta 17 urtekoen finalean sartu ondoren, arratsaldeko finalean, 2:21:98 dendorarekin, bigarren postua eskuratu zuen, berriro ondu zuen marka pertsonala eta zilarrezko domina jantzi zuen.

Gaur beste bi probatan parte hartuko du Izarraitz IEko igerilari azkoitiarrak: 100 tximeleta eta 200 estiloak.

Zorionak eta egurre, Maialen!

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu