Maialen Sudupe, 100 bizkar proban Espainiako txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia da hau Izarraitz Igeri Elkartea | Kirolak
2019ko abu. 5a, 10:05

Terrassan jokatzen ari den igeriketako Udako Junior eta Absolutuen Espainiako Txapelketan, gure taldeko Maialen Sudupe azkoitiarrak urrezko domina lortu du 100 bizkar proban, junior mailan, 1:04:57 denborarekin.

Denbora horrekin, gainera, Euskal Herriko marka berria ezarri du 17 urtekoetan.

Zorionak, Maialen!

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu