Udako Espainiako Infantilen Txapelketarekin, Uxuek eta Maierrek bukatu dute denboraldia

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko uzt. 31a, 13:01
Uztailaren 27an hasi eta uztailaren 30era bitartean, Udako Espainiako Infantilen Txapelketa jokatu da Bartzelonan, Bernat Picornell igerilekuan. Bertan, gure taldeko Uxue Etxeberria (2004) eta Maier Lizarzaburu (2005) izan dira lehian, eta Isaac Pousada, berriz, entrenatzaile lanetan. Bikoteak, Bartzelonako txapelketa zuten denboraldiko hitzordurik garrantzitsuena.\ \ Emaitzak ikusirik, esan dezakegu aurreikusitako ia helburu guztiak bete dituztela gure igerilariak. Garbi dago, Espainiako txapelketetan izugarrizko maila egoten dela eta oso zaila dela aurreko postuetan ibiltzea, horrez gain, Espainiako infantilen txapelketara joan diren igerilarientzat, denboraldia luze joan da. Hala ere, Bartzelonako txapelketara joatea, denboraldian zehar gogor eta gogoz lana egitearen saria izan dute gure taldeko gaztetxoak.\ \ Guztira lau probetan parte hartu dute eta esperientzia eta ikasketa ona izan da beraien ibilbiderako.\ \ Hona hemen emaitzak:\ \ Uxue Etxeberriak;\ \ • 100 bular proban, 1:17:93 denborarekin 18. postua.\ • 200 bular proban, 2:43:96 denborarekin, finalerako txartela, marka pertsonala eta klubeko errekorra 15 urtekoetan. Finalen aldiz, 2:46:90 denborarekin 10. postua.\ • 200 estilo proban, 2:33:25 denborarekin 27. postua.\ \ Maier Lizarzaburuk;\ \ • 200 bizkar proban, 2:34:76 denborraekin 25. postua.\ \ Orain atsedena hartzeko garaia iritsi zaie, denboraldia luzea eta neketsua izan baidute.\ \ Zorionak denboraldian zehar egin duzuen esfortzuagatik eta orain, txapelketa hau ahaztu eta merezitako oporrak disfrutatu!