Izarraitzekoak oso ondo Getaria-Zarautz Itsas Zeharkaldian

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko uzt. 23a, 00:29
Zapatuan eta igandean, Izarraitz igeri elkarteko ia 50 igerilarik parte hartu zuten 49. Getaria-Zarautz Itsas Zeharkaldian.\ \ Aurtengoan, zapatu arratsaldean zeharkaldi luze batekin eman zioten hasiera asteburuko igerialdiei. 5.200 metroko proba egin zuten 18:00etan hasita, eta gure taldeko igerilariak ondo moldatu ziren. \ \ Emaitzarik esanguratsuenak honako hauek izan ziren:\ \ - Haritz Elortzak 01:12:12 denborarekin 52. postua.\ - Asier Zulaikak 1:12:18 denborarekin 53. postua.\ - Rafa Zubeldiak 01:12:40 denborarekin 55. postua.\ - Josu Arzamendik 01:19:41 denborarekin 113. postua\ - Jone Goenagak 01:21:01 denborarekin 133. postua\ \ Igandean, aurrenik, infantil mailako neska-mutilak irten ziren Zarautzeko hondartzatik 800 metroko luzera zuen igerialdia egiteko. Gure taldeko onena Elene Sudupe izan zen, laugarren postua lortuta.\ \ Ondoren, 11:30etan hasi zen helduen zeharkaldia Getariako portuan. 3.100 igerilariak zortzi taldetan atera ziren, aurrez eginiko denboraren arabera. Izarraitzeko 35 bat igerilarik parte hartu zuten, eta ia guztiak oso gustura gelditu ziren lortutako denborekin, nahiz eta itsasoa nahiko nahastuta aurkitu zuten igeriketarako.\ \ Izarraizko igerilarien artean, emaitza esanguratsuenak honako hauek izan ziren: gizonezkoetan Pablo Etxeberriak zazpigarren postua eta zazpigarren senior mailan eta emakumezkoetan, Leire Ceciagak 199. postua eta laugarren master mailan.\ \ Hona hemen Izarraitzeko kideen eta Azpeitiko igerilarien postuak eta denborak:\ \ https://izarraitzigerielkarteadotcom.files.wordpress.com/2019/07/sailkapenak-gz-1.pdf\ \ Zorionak guztiei, eta segi horrelaxe!