Iñaki Aramendik irabazi du Izarraitz igeri elkarteko zozketaren saria
Besterik
2019ko uzt. 21a, 22:22
Uztailaren 12ko entrenamenduen amaieran egindako zozketan honako zenbaki hau izan zen saritua: 13.475. Zenbaki sarituaren jabea ere agertu da: Iñaki Aramendi, taldeko premasterra.
Joan den ostiralean jaso zuen saria Aramendik Halcon Bidaiaken bulegoan; Kanariar Uharteetara bi lagunentzako astebeteko bidaia irabazi du, eta Maite Lazkano Azpeitiko Halcon Bidaiakeko arduradunaren eskutik jaso zuen saria.
Zorionak Iñaki, eta mila esker zozketan parte hartu duzuen guztioi!
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!