Udako Euskal Herriko Txapelketa, asteburuan Gasteizen

Erabiltzailearen aurpegia da hau Izarraitz Igeri Elkartea | Kirolak
2019ko uzt. 12a, 06:32

Ostiralean, zapatuan eta igandean, juniorrek, absolutuek eta igeriketa egokituko igerilariek Udako Euskal Herriko Txapelketa izango dute. Gasteizko Mendizorrotzako igerilekuan jokatuko dute txapelketa, 10:00etan hasita. Arratsaldeko jardunaldiak, berriz, 17:00etan hasiko dira.

Izarraitz igeri elkarteko honako bederatzi igerilari hauek lehiatuko dira txapelketan: Pablo Etxeberria (1997), IƱaki Etxeberria (2001), Jurdan Arakistain (2001), Lander Uria (2001), Asier Zulaika (2002), Maialen Sudupe (2002), Uxue Etxeberria (2004), Iker Aizpuru (2004) eta Maier Lizarzaburu (2005).

Zorte on guztioi!

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu