Izarraitzeko igerilariek emaitza onak lort dituzte kimuen Gipuzkoako Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko eka. 25a, 23:42
Joan zen asteburuan kimuen Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen Ordiziako Majori igerilekuan, eta bertan izan ziren Izarraitz igeri elkarteko sei igerilari; 2007 eta 2006 urteen artean jaiotako neskak eta 2006 urtean jaiotako mutil bat, hain zuzen ere.\ \ Txapelketa horren formatua hiru jardunalditakoa da, eta igerilari bakoitzak denboraldian zehar lorturiko gutxiengoaren esker parte hartu zuen bertan. Igerilari gehienek estilo ezberdinetako probak aukeratu zituzten. Horrek erakusten du estilo ezberdinetan eroso sentitzen direla, eta emaitzetan ikus daiteke bide onetik doazela. Ia guztiek hobetu zituzten denborak eta emaitza azpimarragarrienak honako hauek izan ziren:\ \ • Elene Sudupe: bi urrezko domina (100 metro estiloetan eta 400 metro estiloetan) eta zilarrezko domina bat 100 metro librean. Sailkapen orokorrean (fina puntuarekin) hirugarren postua lortu zuen.\ • Anne Sagarmendi: hiru zilarrezko domina (200 metro libre, 800 metro libre eta 200 metro estiloetan).\ • Nahia Esteban: zilarrezko domina bat 200 metro tximeletan.\ • Julen Artetxe: brontzezko domina bat 400 metro libre proban.\ \ Zorionak guztiei, egindako lanagatik!