Iker Aizpuru gustora itzuli da Valladolid-eko kontzentraziotik

Erabiltzailearen aurpegia da hau Izarraitz Igeri Elkartea | Kirolak
2019ko mai. 6a, 22:20

Gure taldeko Iker Aizpuru gaur itzuli da Valladolidetik (Espainia), AXA Taldearen Etorkizuneko Paralinpiarren Kontzentrazioan parte hartu ondoren. Adinean aurrea doan heinean, Aizpuruk azaldu du "gustoago eta gehiago" aprobetxatzen dituela era horretako kontzentrazioak.

Xavi Torres hautatzailearen aholku onak eta igeriketako teknikak jasota etorri da. Ziur, hemendik aurrera bere egunerokotasunean eta lehiaketetan praktikan jarriko duela egun hauetan ikasitako guztia.

Bestalde, bertan jokatu da Igeriketa egokituko VIII. Open Castilla-Leon txapelketa, eta azpeitiarra parte hartu duen proba guztietan bere marka pertsonalak hobetu ditu (50 metroko igerilekua). Gainera, pozik etorri da erreleboetan parte hartzeko aukera izan duelako.

Honako emaitza hauek lortu ditu Aizpuruk:

• Urrezko domina 4x100 metro librean.
• Zilarrezko domina 200 metro tximeletan.
• Brontzezko domina 50 metro bularren.

Zorionak, Iker!

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu