Igeriketa egokituko Euskadiko Txapelketa jokatu zuten zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Izarraitz Igeri Elkartea | Kirolak
2019ko api. 15a, 16:43

Igeriketa egokituko Euskadiko Txapelketa jokatu zuten zapatuan hainbat igerilarik, Azpeitiko igerilekuan. Nautica Portugalete, Izarraitz, Eibar Igerixan, Aspace Alava, Mindara, Ordizia eta Oarsoaldea taldeek parte hartu zuten lehian, eta giro bikaina sortu zen igerilekuan.

Sailkapen orokorrean nagusi eta Euskadiko txapeldun, emakumeetan, Konporta taldeko Ainhoa Elzaurdi izan zen. Gizonetan, berriz, Richard Oribe –Paralinpiar Jokoetan hamasei domina lortua da– izan zen nagusi; hori ere Konporta taldea ordezkatuz. Gizonezkoen sailkapenean azpitxapeldun, gure taldeko Iker Aizpuru izan zuen. Taldekako sailkapenean aurrena Donostiko Konporta taldea izan zen.

Izarriatz taldetik, Ander Idoetak, Lander Uriak, Jurdan Arakistainek eta Iker Aizpuruk parte hartu zuten lehian.

Amaitzeko, gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari horrelako txapelketak antolatzeko ematen digun erraztasunagatik.

Zorionak parte hartzaile guztiei!

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu