Iker Aizpuru Igeriketa Egokituko Espainiako Absolutuen Txapelketara

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko mar. 27a, 23:01
Kirol Egokituaren Euskal Federazioak Izarraitz igeri elkarteko Iker Aizpuru igerilaria aukeratu du datorren asteburuan, martxoaren 30ean eta 31n, absolutuen mailako igeriketa egokituko elkargo autonomikoen arteko Espainiako Txapelketan parte hartzeko. Madrilgo M86 igerilekuan jokatuko da sariketa. Igerilari azpeitiarra absolutu mailan Euskadiko selekzioarekin ariko den hirugarren aldia izango da asteburukoa.\ \ Aurtengo txapelketan, 50 libre, 100 tximeleta, 100 bizkar, 100 libre eta 200 estilo probetan parte hartuko du Ikerrek. \ \ Zorte on, eta egurre!