Izarraitzekoek emaitza onak lortu dituzte Igeriketako Neguko Gipuzkoako Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko mar. 14a, 10:27
Joan den asteburuan, martxoaren 9an eta 10ean, junior, absolutu eta igeriketa egokitu mailako Igeriketako Neguko Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen Irungo Azken Portu igerilekuan. Pablo Etxeberriak, Iñaki Etxeberriak, Ixak Gesalagak, Jurdan Arakistainek, Lander Uriak, Asier Zulaikak, Intza Odriozolak, Maialen Aiertzak, Alazne Sudupek eta Maier Lizarzaburuk hartu zuten parte. Ander Idoeta, Ander Etxabe, Iker Aizpuru, June Zubizarreta eta Nora Uria baja izan ziren azken unean.\ \ Izarraitzekoek txapelketa ona egin zuten. Ia guztiek aurreikusitako helburuak bete zituzten Irungo txapelketan.\ \ Izarraitzekoen lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:\ \ - 11 marka pertsonal.\ - Igeriketa egokituan, Jurdan Arakistainek lehen postua eta Lander Uriak bigarren postua.\ - Bi domina: Alazne Sudupek zilarrezkoa 1.500 librean absolutu mailan, eta Iñaki Etxeberriak brontzezkoa 200 librean junior mailan.\ \ Zorionak egiten ari zareten lanagatik eta segi horrela!