Emaitza bikainak lortu dituzte Izarraizko igerilariek Euskal Herriko Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko ots. 27a, 09:46
Joan den zapatuan eta igandean, otsailaren 23an eta 24an, igeriketako Euskal Herriko Neguko Txapelketa jokatu zuten infantil mailakoek. Euskal Herriko infantil onenak Galdakaoko Urreta Kiroldegiko igerilekuan lehiatu ziren, eta Izarraitz Igeri Elkartetik Uxue Etxeberria, June Zubizarreta, Maialen Aiertza, Alazne Sudupe, Iker Aizpuru, Maier Lizarzaburu, Nora Uria eta Judith Odriozola aritu ziren lehian.\ \ Neguko denboraldiko azken zita garrantzitsuena izan zen joan den asteburukoa, eta Izarraizko igerilariek emaitza onak lortu zituzten Galdakaon. Hain zuzen ere, gure taldekideen lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:\ \ - 31 marka pertsonal.\ - Uxue Etxeberriak 15 urtekoen eta absolutuen klubeko hiru marka berri ezarri zituen 50, 100 eta 200 metro bular estiloetan.\ - Uxue Etxeberriak Neguko Espainiako Txapelketan parte hartzeko bi gutxieneko lortu zituen, 100 eta 200 metro bular estiloetan.\ - Bost domina: Uxue Etxeberriak bi urrezko domina lortu zituen 100 eta 200 metro bular estiloetan; Maier Lizarzaburuk zilarrezko donima jaso zuen 200 metro bizkarren estiloan eta brontzezko domina 200 metro estiloan; Alazne Sudupek brontzezko domina irabazi zuen 400 metro estiloan.\ \ Neguko denboraldia bukatzeko, beriz, Uxue Etxeberria Gijonen izango da martxoaren 15ean eta 16an, infantilen Neguko Espainiako Txapelketan.\ \ Zorionak guztiei, eta aupa Izarraitz!