Izarraitzekoak ondo, Nazioarteko Eguberri Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko urt. 3a, 10:00
Zapatuan Nazioarteko Eguberri Txapelketaren 36. edizioa jokatu zen Donostiko Paco Yoldi igerilekuan, eta bertan izan ziren Izarraitzeko hamaika igerilari. Asier Ganzarain, Ixak Gesalaga, June Zubizarreta eta Judith Odriozola bajan izan ziren azken momentuan. Maila handiko txapelketa ikusteko aukera izan genuen; Juan Francisco Segura madrildarra nagusitu zen gizonezkoetan eta Paula Juste kataluniarra emakumezkoetan. Isaac Pousadak entrenatzen dituen igerilariek aukera paregabea izan zuten igerilari handiekin lehiatzeko.\ \ Goizean, aurre-kanporaketako serieak jokatu ziren, eta IƱaki Etxeberria, Jurdan Arakistain, Asier Zulaika, Intza Odriozola, Maialen Aiertza, Nora Uria, Nerea Urbieta eta Maier Lizarzaburu arratsaldeko finaletik kanpo gelditu ziren. Lander Uriak, Uxue Etxeberriak eta Iker Aizpuruk, berriz, txartelak lortu zituzten arratsaldeko finaletan ospe handiko igerilariekin batera lehiatzeko.\ \ Lander Uriak, 50 metro libreko finalean zazpigarren postua eskuratu zuen. Iker Aizpuruk ere 50 metro libreko finala jokatu zuen, eta hark hirugarren postua lortu zuen. Uxue Etxeberriak, berriz, bi finaletan hartu zuen parte: 50 metro bularrean (8. postua) eta 100 metro bularrean (8. postua). Gure igerilariek, guztira, 13 marka pertsonal lortu zituzten Donostin jokatu zen sariketan. \ \ Jai egun hauek ez dira garai aproposenak lehiatzeko, ia denok eguneroko errutinatik kanpo ibiltzen gara-eta. Hala ere, Isaac Pousada entrenatzailea gustura etorri zen taldekideek orokorrean lortu zituzten emaitzekin.\ \ Zorionak eta segi gogor prestatzen!