Izarraitzeko gaztetxoek San Andres Saria jokatuko dute bihar Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia da hau Izarraitz Igeri Elkartea | Kirolak
2018ko aza. 23a, 06:54

Bihar, zapatua, Zubiaurre Igeri Elkarteak antolatuta, igeriketako San Andres Saria jokatuko da Azkoitian. Igerilariak berotzeko, ur-jolasak egingo dituzte lehendabizi, eta 16:00etan hasiko da txapelketa. Bertan, gure taldeko alebinek eta benjaminek parte hartu ahal izango dute; 2007 eta 2010 urteen bitartean jaiotakoek, alegia.

25 metroko eta 50 metroko frogak antolatu dituzte, adinaren arabera. Beraz, txapelketetara ohitzen joateko aukera paregabea izango dute txikienek, eta aldi berean, entrenamenduetan ikasten dutena erakusteko ere bai.

Azkoitira kotxez joango gara, eta bidaia antolatzeko, 14:45erako Azpeitiko igerileku aurrean elkartuko gara.

Animo eta zorte on guztiei!

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu