Izarraitzeko txikienek emaitza onak lortu dituzte Azpeitian zein Legazpin

Erabiltzailearen aurpegia \N 2018ko aza. 21a, 22:54
Joan den asteburuan, Izarraitz Igeri Elkarteko gaztetxoek bi lehiaketatan hartu zuten parte, Azpeitian eta Legazpin.\ \ Izarraitzeko alebinek joan den zapatu arratsaldean izan zuten beren ligako bigarren jardunaldia, Legazpiko Bikuña kiroldegiko igerilekuan. Honakoak izan ziren Legazpin lehiatu ziren Izarraitzeko igerilariak: Elene Sudupe, Julen Artetxe, Anne Sagarmendi, Nahia Esteban, Nora Zubizarreta, Maddi Manterola, Sara Garate eta Maialen Aranguren.\ \ Legazpiko jardunaldian, 200 metro bizkar eta 100 metro libre probak lantzeko aukera izan zuten igerilariek. Horiez gain, 4×200 libre proba ere izan zuten neskek.\ \ Orokorrean, emaitza onak izan zituzten Legazpin. Zorionak bertara joan ziren guztiei, denak izan baitziren egiten ari diren hobekuntza erakusteko gai.\ \ Bestalde, zapatuan bertan, Izarraitzeko txikienak Azpeitiko Udal Igerilekuan izan ziren Kirol Zehaztasun Ligako lehen jardunaldian parte hartzen. Gaztetxoak jardunaldira ilusio handiz eta gogotsu joan ziren arren, urduritasuna nabaritzen zitzaien proben aurretik; batzuek lehenengo aldia zuten txapelketa batean parte hartzen zutela. Hala ere , igerian ondo ikasten ari direla ikusi ahal izan zen eta denak gustura gelditu ziren lorturiko emaitzekin.\ \ Denboraldia hasi besterik ez da egin eta segi ikasten!\ \ Zorionak eta aupa Izarraitz!