Urteko batzarra egingo du gaur Izarraitz igeri elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia \N 2018ko aza. 20a, 11:00
Izarraitz igeri elkarteak bazkideen urteko batzarra egingo du gaur, asteartea, Sindikatu Zaharreko areto nagusian. Bi deialdi izango dira. Aurrenekoa 20:00etan izango da, eta 20:15ean bigarrena. \ \ Honako gai hauek jorratuko dituzte gaurko bilkuran:\ \ - Aurreko batzarreko aktaren irakurketa eta onespena, hala badagokio.\ - 2017-2018 denboraldiaren balantze ekonomikoa.\ - 2017-2018 denboraldiaren kirol balantzea\ - Igeriketa Egokitua barneratzeko igeri elkarteko estatutuen egokitzea.\ - Kuoten igoera.\ - Masterren eskubideak eta betebeharrak.\ - Zuzendaritza batzordearen gehitzea.\ - Eskaera-galderak.