Lehen Hezkuntzako ikasleek igeri topaketak egin dituzte

Erabiltzailearen aurpegia da hau Izarraitz Igeri Elkartea | Kirolak
2018ko urr. 7a, 11:10

Urolako Eskola Kirola Kontseiluak benjaminentzat eta alebinentzat prestatuta duen egutegiari jarraituz, LH 3. eta 6. maila arteko ikasleek igeri topaketa izan zuten zapatuan, Azpeitiko igerilekuan. Izarraitz igeri elkarteko entrenatzaileek prestatu dituzten ur jokoetan Errezilgo eta Azpeitiko ikastetxeetako 260 ikaslek parte hartu zuten: LH 3. mailako 100 ikaslek, LH 4. mailako 80 ikaslek eta LH 5. eta 6. mailetako 80 ikaslek, hain zuzen ere.

Igerilekuan ikusi genituen aurpegi irribartsuek islatzen zuten igerilariak gustura ibili zirela eta asko gozatu zutela. Izan ere,haurrek igeriketa ezagutzeko aukera izan zuten ur jolasen bitartez.

Hona hemen, atzoko goiz ederraren lekuko diren argazkiak:

https://www.facebook.com/media/set/?set=a.19694...

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu