Lehen Hezkuntzako ikasleen igeriketa topaketak izango dira zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2018ko urr. 3a, 20:12

Zapatuan, urriaren 6an, Ikasleen Igeriketa Topaketak izango dira, Urolako Eskola Kirola Kontseiluak benjaminentzat eta kimuentzat prestatutako egutegiari jarraituta. Hain zuzen, LH3ko, LH4ko, LH5eko eta LH6ko ikasleen denboraldiko lehen topaketa izango da Azpeitiko igerilekuan.

Honako hau da ordutegia:

– LH5 eta LH6ko ikasleak, 09:30etik 10:30era.

– LH3ko ikasleak, 10:30etik 11:30era.

– LH4ko ikasleak, 11:30etik 12:30era.

Gaztetxoen erakustaldia ikusi nahi izanez gero, azaldu zaitezte zapatuan igerilekuko harmailetara.

Animo eta ez ahaztu betaurrekoa eta uretako txanoa!