Izarraitzeko hainbat kidek saria jaso du Igeriketa Galan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Izarraitz Igeri Elkartea | Kirolak
2018ko ira. 24a, 23:26

Izarraitzeko sarituak zapatuan. (Izarraitz)  Ikusi haundiago | Argazki originala

Zapatuan, irailak 22, 2017-2018 denboraldiari dagokion Igeriketa Gala izan zen Ordiziako Herri Antzokian. Hainbat sari banatu zuten ekitaldian, hala nola ur-zeharkaldietako Gipuzkoako Ligako sariak, waterpoloko Eskolarteko Ligako sariak, igeriketa artistikoko Eskolarteko Ligako, igeriketako neguko eta udaberriko ligetako sariak eta igeriketa artistikoko eta igeriketako denboraldi amaierako sariak banatu ziren.

Izarraitz igeri elkarteko Rafa Zubeldiak (masterra), Ainhoa Urangak (masterra), Alaitz Olazabalek (masterra), Oihana Goenagak, Iñaki Etxeberriak, Maitane Goenagak, Uxue Etxeberriak, Alazne Sudupek eta Joanes Lizarzaburuk jaso zituzten sariak.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu