Irailaren 17an hasiko du 2018-2019 denboraldia Izarraitz igeri elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2018ko ira. 7a, 18:25
Izarraitz igeri elkarteko kideak aurreko denboraldian ateratako taldeko argazkian. (Izarraitz IE)

Aurten, ia beteta daude Izarraitz Igeri Elkartearen talde guztiak. Master eta premaster mailetan bakarrik egin daiteke izen-ematea hurrengo denboraldirako, gaztetxoen taldeetan ez baitago lekurik. Denboraldia ilusioz hasteko Izarraitz Igeri Elkartearen eguna antolatzen ari da kluba.

Itsas zeharkaldien denboraldia bukatzear dagoen honetan, irailaren 17an, astelehenean, hasiko dira Izarraitz igeri elkarteko igerilariak 2018-2019 denboraldia prestatzeko lanetan, Udal igerilekuan.

Aurten ia goraino daude Izarraitz Igeri Elkartearen taldeak. Izan ere, master eta premaster mailetan bakarrik egin daiteke izen-ematea hurrengo denboraldirako, gaztetxoen taldeetan ez baitago lekurik. Master edo premaster mailetan izena eman hahi izanez gero, emailez edo telefonoz jarri harremanetan igeri elkartearekin, izarraitz.ie@hotmail.com helbidera idatzita edo 607 49 85 00 (Isaac) telefonora deituta.

Gaztetxoen mailetan, txanda guztiak beteta daude, eta itxarote-zerrenda bat egiten ari da Izarraitz. Zalantzaren bat izanez gero edo informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 607 49 85 00 zenbakira.

Master eta premaster taldeetan aurreko denboraldiko ordutegiak mantenduko dituzte. Iazkoez gain, txanda berri bat jarriko da martxan datorren denboraldian. Txanda berria asteazkenetan eta ostiraletan izango da,  10:30etik 11:30era. Asteko hirugarren saioa, berriz, zapatu goizean egingo dute txanda berrian izena eman dutenek.

Bestalde, denboraldia ilusioz eta indartsu hasteko, urriaren 6rako, zapatua, Izarraitz Igeri Elkartearen eguna antolatzen ari dira klubeko kideak. Data gerturatzen joan ahala egun horren inguruko xehetasun gehiago emango ditu igeri elkarteak.