Uxue Etxeberria garaile Bermeon

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2018ko ira. 4a, 01:24
Uxue Etxeberria sari banaketa ekitaldian. (Izarraitz)

Infantil mailan lehen postuan sailatu zen Izarraitzeko igerilari azpeitiarra. Leire Ceciagak ere lan ona egin zuen: lehen postuan sailkatu zen neoprenorik gabeen artean, 5.000 metroko proban.

Joan zen zapatuan, irailaren 1ean, VI. Salome Campos igerialdia jokatu zen Bermeoko portuan. Azpeititik 32 igerilari joan ziren bertara, horietako ia guztiak Izarraitz igeri elkarteko kideak.

Infantiletan Izarraitzeko bost igerilarirek parte hartu zuten. 1.500 metroko igeriladian 11 partaide izan ziren, eta proba nagusian, 5.000 metroko zeharkaldian, hamasei master.

Denak oso lan ona egin zuten, baina emaitza aipagarriena Uxue Etxeberriak lortu zuen; izan ere, lehen postuan sailkatu zen infantil mailan. Hori dela eta, sari bikainarekin etorri zen etxera Uxue, bere pisuari dagokion hegaluze-kontserba pote kopurua jaso baitzuen.

Leire Ceciagak ere oso igerialdi ona egin zuen. Ceciaga neoprenozko trajerik gabeen artean 5.000 metroko proba lehenen bukatu zuen emakumea izan zen.

Zorionak denei!