Meliton Rodriguezentzat izan da Izarraitzeko zozketaren saria

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2018ko abu. 4a, 12:03

Izarraitz igeri elkarteak uztailaren 13an egin zuten zozketaren zenbaki sariduna 04.836 izan zen, eta agertu da zenbaki horren jabea. Hain zuzen ere, Meliton Rodriguez Azpeitia Cupen antolatzaileetakoa izan da zorteduna. Horrenbestez, Kanariar Uharteetara bi lagunentzako astebeteko bidaia eskuratu du azpeitiarrak. Zorionak Meliton, eta mila esker zozketan parte hartu duzuen guztioi.