Izarraitzekoak oso ondo Getaria-Zarautz Itsas zeharkaldian

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2018ko uzt. 23a, 21:31

Igandean, Izarraitz Igeri Elkarteko ia 45 igerilarik parte hartu zuten 48. Getaria-Zarautz Itsas Zeharkaldian.

Aurrenik, 10:00tan, infantil mailako 45 neska irten ziren Zarautzeko hondartzatik eta hamar minutuera, 36 mutil  800 metroko luzera zuen igerialdia egiteko. Gure taldeko zortzi igerilarik hartu zuten parte, sei neska eta bi mutilek. Neskatan, Uxue Etxeberria izan zen azkarrena eta garaipena lortu zuen igerialdian. Beste denak ere txukun ibili ziren. Mutiletan aldiz, Iker Aizpuruk lortu zuen 4.postua. Batzuentzat lehen esperientzia zen itsasoan, baina hala ere, ondo moldatu ziren olatu arteko lehiaketan.

Hona hemen igerilari bakoitzak lortutako postuak:

Neskak:

  • Uxue Etxeberriak (2004) 1. postua.
  • Alazne Sudupek (2004) 5. postua
  • Elene Sudupek (2006) 9. postua.
  • Anne Sagarmendik (2007) 17. postua.
  • Nerea Urbietak (2005) 30. postua.
  • Nahia Esteban Arregi (2007) 35. postua.

Mutilak:

  • Iker Aizpuruk (2004) 4. postua.
  • Iñigo Soralucek (2006) 28. postua.

Ondoren, 11:30etan hasi zen helduen zeharkaldia Getariako portuan. 2.500 igerilariak zortzi taldetan atera ziren, aurrez eginiko denboraren arabera. Izarraitzeko 35 bat igerilarik hartu zuten parte, eta ia guztiak oso gustura gelditu ziren lortutako denborekin.

Izarraitzeko igerilarien artean, emaitza esanguratsuenak honako hauek izan ziren: gizonezkoetan Rafa Zubeldiak 30. postua eta 3. master maila eta emakumezkoetan, Jone Goenagak 81. postua eta 9. senior mailan.

Hurrengo proba, uztailaren 28an izango da Hondarribiko hondartzan, Txingudiko Badiako XV. Igerialdia izango baita.

Zorionak guztioi eta segi horrelaxe!