Azpeitiko igerilari ugarik parte hartuko dute 48. Getaria-Zarautz itsas zeharkaldian

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2018ko uzt. 20a, 10:50

Datorren igandean, uztailak 22, itsas zeharkaldi denboraldiari jarraipena emango diote Izarraitz igeri elkarteko kideek 48. Getaria-Zarautz itsas zeharkaldian. Ia hiru mila kirolarik eman dute izena zeharkaldian, eta horien artean dira Izarraitzeko infantil mailako bederatzi igerilari: Uxue Etxeberria, Alazne Sudupe, Iker Aizpuru, Nerea Aranbarri , June Berasategi, Elene Sudupe, Nahia Esteban, Anne Sagarmendi eta Iñigo Soraluze. Horiek, infantil mailako beste 85 igerilariekin batera, goizeko 10:00etan ekingo diote probari Zarauzko hondartzan. 800 metroko luzera duen igerialdia izango dute.

Ondoren, 11:30ean, hasiko da helduen zeharkaldia Getariako portutik. Inskribatu diren igerilariak zortzi taldetan aterako dira, aurrez eginiko denboraren arabera. Marka onenak dituztenak urre koloreko txanoarekin izango dira, eta hamar minutuko aldearekin aterako dira beste zazpi multzoak.

Getaria-Zarautz itsas zeharkaldia Euskal Herrian jokatzen den ur irekietako probarik herrikoiena dela esan daiteke. Azpeitiko kirolari ugari dago probarako izena emanda, eta horietako asko, Izarraitzeko masterrak eta premasterrak dira.

Zorte on, eta egurre!