Emaitza bikainak lortu dituzte Izarraitzeko igerilariek Euskal Herriko Txapelketetan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2018ko uzt. 4a, 12:18

Joan den zapatuan eta igandean, ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean, igeriketako Euskal Herriko Udako Txapelketak jokatu ziren infantil eta alebin mailetan. Infantilak Galdakaoko Urreta kiroldegiko igerilekuan lehiatu ziren; eta alebinak, berriz, Ordiziako Majori igerilekuan.

Infantiletan aritu ziren Uxue Etxeberria, Intza Odriozola, Alazne Sudupe, June Zubizarreta, Leiane Lopetegi, Maialen Aiertza eta Ilazki Odriozola, Galdakaoko igerilekuan. Alebinetan, berriz, Iker Aizpuruk, Nora Uriak, Maier Lizarzaburuk, June Berasategik, Judith Odriozolak eta Elene Sudupek hartu zuten parte, Ordiziako Majori igerilekuan.

Ia guztientzat, uda denboraldiko azken zita garrantzitsuena zen joan den asteburukoa eta emaitza onak lortu zituzten Galdakaon nahiz Ordizian.

Bakarkako probetan, bi urrezko domina (Uxue Etxeberriak 100 bular infantiletan eta Elene Sudupek 200 libre alebinetan),  zilarrezko bat (Uxue Etxeberriak 200 bular infantiletan) eta brontzezko lau (Alazne Sudupek 400 estilo infantiletan, Elene Sudupek 100 bizkar alebinetan, Elene Sudupek 100 libre alebinetan eta Iker Aizpuruk 1500 libre alebinetan) lortu zituzten.

Infantilak ondo aritu ziren eta  lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:

  • 19 marka pertsonal.
  • Espainiko gutxieneko berri bat: Uxue Etxeberria, 50 libreetan.
  • Klubeko 3 errekor berri:

-          Uxue Etxeberria, 50 bular eran (14 urte), 36,19.

-          Uxue Etxeberria, 100 bular eran (14 urte eta absolutua), 1:16.36.

-          Uxue Etxeberria, 200 bular eran (14 urte eta absolutua), 2:43.41.

Hurrengo sariketa Espainiako Txapelketa izango dute Iñaki Etxeberriak (junior), Maialen Sudupek (junior) eta Uxue Etxeberriak (infantil). Oraindik aste batzuk dituzte prestaketekin jarraitzeko, eta azkeneko emaitzak ikusita, itxaropentsu egoteko arrazoiak dauzkagu.

Zorionak eta aupa Izarraitz!