Izarraitzeko igerilariek emaitza onak lortu dituzte Gipuzkoako Alebinen Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2018ko eka. 27a, 12:30

Joan den asteburuan Gipuzkoako Alebinen Txapelketa jokatu zen Azpeitiko udal igerilekuan, eta han izan ziren Izarraitz igeri elkarteko zortzi igerilari; 2006. eta 2005. urteen artean jaiotako neskak eta 2004. urtean jaiotako mutilak lehiatu ziren, hain zuzen ere.

Txapelketa horren formatua hiru jardunalditakoa zen. Igerilari bakoitzak denboraldian zehar lortutako gutxiengoari esker parte hartu zuen txapelketan.

Igerilari gehienek estilo ezberdinetako probak aukeratu zituzten. Beraz, igerilariak estilo desberdinetan eroso sentitzen direna erakusten du horrek. Gainera, igerilarien emaitzetan ikus daiteke bide onetik doazela.

Txapelketako emaitza azpimarragarrienak honako hauek izan ziren:

– Iker Aizpuruk 3. postua 100m estiloetan.

– Elene Sudupek 3. postua 200m libreetan.

– Elene Sudupek 2. postua 100m bizkarren.

– Maier Lizarzaburuk 3. postua 400m estiloetan.

– Maier Lizarzaburuk 3. postua 2000m tximiletan.

– Elene Sudupek 3. postua 200m bizkarren.

– Elene Sudupek 1. postua 400m libreetan.

– 4×200 libreetan 3. postua.

– 4×100 libreetan 3. postua

Zorionak guztiei orain arte egindako lanagatik!

Bestalde, datorren asteburuan, ia atseden hartzeko denborarik gabe, Izarraitzeko igerilariak, alebinen eta infantilen Udako Euskal Herriko Txapelketak jokatuko dituzte Ordizian eta Galdakaon. Udako bigarren hitzordu garrantzitsuena izango dute orduan, eta zorterik onena opa nahi diegu gure taldekideei.

Amaitzeko, gure esker ona adierazi nahi diegu honako erakunde eta laguntzaile hauei: Azpeitiko Udala, Errotaundi okindegia, Ongi Etorri jatetxea, Osinazpi jatetxea, Baigera II, Kantoi taberna eta  Jim Clark kafetegia .