Euskadiko eskola jokoetan ere bikain gure igerilariak

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2018ko mai. 30a, 00:07
Izarraizko igerilariak.

Joan den zapatuan Bergarako Agorrosin kiroldegiko igerilekuan Euskadiko eskola jokoak ospatu ziren. Izarraizko alebin mailako sei igerilari eta entrenatzailea joan ziren Gipuzkoako selekzioa ordezkatzera. Igerilari asko lehen aldiz lehiatu ziren Arabako nahiz Bizkaiako igerilarien aurka.

Normalean, Gipuzkoan elkarren artean lehiatzen dira, baina kasu honetan taldekide izan ziren guztiak. Denboraldia azken txanpan dago, eta igerilarien hobekuntzak nabarmentzen dira, bai lortutako emaitzetan, bai igeri egiteko moduan. Lortutako emaitzekin gustura izan ziren denak eta horrek balio du.

Emaitza aipagarrienak honako hauek izan zituzten: Maier Lizarzaburuk zilarrezko domina 200 metro bizkarren. June Berasategik, urrezko domina 4x100 libre erreleboetan eta brontzezko domina 100 metro librean. Iker Aizpuruk zilarrezko domina 400 metro estiloetan eta brontzezkoa 100 metro bular proban.

Zorionak guztioi egindako lanagatik!