Joanes Lizarzaburuk jantzi du Igerilari Osoaren txapela Gipuzkoako Eskolartekoan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2018ko mai. 15a, 10:58
Joan den asteburuan Eskolarteko Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen Azpeitiko Udal Igerilekuan, eta bertan parte hartu zuten Iarraitz igeri elkarteko benjaminek. \ \ Igandean, Julen Artetxe (2006), Joanes Lizarzaburu (2007), Jakes LarraƱaga (2007), Maialen Aranguren (2007), Miren Iturzaeta (2007), Nahia Esteban (2007), Maddi Manterola (2007), Anne Sagarmendi (2007) eta Nora Zubizarreta igerilariek Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa-Igerilari Osoa lehiaketa jokatu zuten. Sariketa horretan 2006 eta 2007 urteetan jaiotako mutilak eta 2007an jaiotako neskek hartu zuten parte.\ \ Igerilari bakoitza bakarkako lau probetan lehiatu zen. Goizean, 50 metro tximeleta eta 100 metro bizkar probak izan zituzten, eta arratsaldean, 100 metro bular eta 100 metro libre probak. Sailkapen orokorra egiterakoan, proba guztien emaitzak hartzen dira kontuan, eta horregatik deitzen zaio sariketari Igerilari Osoa Txapelketa. \ \ Joanes Lizarzaburu Igerilari Osoaren txapela jantzita itzuli zen etxera. Txapel hori irabazteko beharrezkoa da lau estiloak oso ondo menperatzea, eta hori ez da batere erraza. Joanesek, 50 tximeleta, 100 bizkar eta 100 libre probetan lehen postua lortu zuen, eta seigarren amaitu zuen 100 bular proban.\ \ Azpeitian jokatutako Eskolartekoan emaitza oso onak lortu zituzten Izarraitz igeri elkarteko igerilariek, eta argi erakutsi zuten bide onetik doazela. Taldezkako sailkapenetan,berriz, neskek hirugarren postua lortu zuten, mutilek hamargarrena eta sailkapen bateratuan laugarren postuan amaitu zuten. Zorionak egiten ari zareten lanagatik eta segi horrela!\ \ Amaitzeko, gure esker ona adierazi nahi diegu erakunde eta kolaboratzaileei: Azpeitiko Udala, Errotaundi okindegia, Txintxu gozotegia, Ongi Etorri jatetxea, Osinazpi jatetxea, Baigera II, Kantoi taberna eta Jim Clark taberna.