KZL 5. jardunaldia eta alebinen ligako zazpigarren jardunaldia

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2018ko mai. 4a, 08:26

Bihar, zapatua, gure taldeko igerilariek bi hitzordu dituzte: alde batetik, benjaminak Azkoitian izango dira eta, alebinak berriz, Oñatin.

Azkoitian benjaminek jokatuko duten jardunaldia 16:00etan hasiko da, eta landuko dituzten probak honako hauek izango dira:

  • Bakarkako probetan: 100 metro estiloak, 200 metro estiloak, 50 metro tximeleta eta 100 metro tximeleta.
  • Erreleboetan: 6x25 estiloak eta 4x50 bular eran.

Azkoitira joan ahal izateko, herriko igerileku aurrean 14:40an gelditzea erabaki da; horrela, Azkoitira 15:00etarako iritsiko dira igerilariak. Txapelketaren gertutasuna kontuan izanik, Azkoitirako bidaia kotxez egingo da, eta horretarako gurasoen laguntza eskertuko da.

Oñatiko Zubikoa igerilekuan, alebinen ligako zazpigarren jardunaldia jokatuko da, 15:30ean hasita. Oñatiko jardunaldian, errespetu handiko probak landuko dituzte: 400 metro libreak, 200 metro tximeleta eta 100 metor estiloak. Erreleboetan, berriz, 8x50 estilo mistoa.

Alebinen jardunaldia 15:30ean hasiko denez, Oñatira kotxez joan ahal izateko, igerileku aurrean 13:45ean gelditzea erabaki da.

Utzi urduritasuna etxean eta disfrutatu!