Uxue Etxeberria Espainiako Neguko Infantil Txapelketan lehiatuko da

Erabiltzailearen aurpegia

Pontevedran (Galizia) jokatuko dute sariketa, eta bertan izango dira Izarraitz igeri elkarteko Uxue Etxeberria igerilaria eta haren entrenatzaile Omar Urbieta entrenatzailea. Igandean lehiatuko da Etxeberria.

Igandean, martxoaren 25ean, hasi eta asteazkena bitartean, infantil mailako igerilariek neguko hitzordurik garrantzitsuena jokatuko dute: Neguko Espainiako Txapelketa. Pontevedran (Galizia) jokatuko dute sariketa, eta bertan izango dira Izarraitz igeri elkarteko Uxue Etxeberria igerilaria eta haren entrenatzaile Omar Urbieta entrenatzailea. Igandean lehiatuko da Etxeberria, eta animoz beteta bidaiatuko dute Galizia aldera.

Etxeberriak 100 bular eta 200 bular probetan parte hartuko du, eta ziur, duen guztia emango duela ahal duen denborarik eta posturik onenak lortzeko.

Zorte on, Uxue!

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide