Neguko Euskal Herriko Txapelketa jokatuko dute Izarraitzeko hamalau igerilarik asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2018ko mar. 16a, 15:00
Neguko Gipuzkoako Txapelketan hartutako irudi bat

Azpeititik junior eta absolutu mailako hamar igerilari joango dira Iruñean jokatuko den txapelketara. Horiek zapatuan jokatuko dute sariketa. Igandean, aldiz, igeriketa egokituko probak jokatuko dira, eta bertan parte hartuko dute Ander Idoetak, Iker Aizpuruk, Jurdan Arakistainek eta Lander Uriak.

Aste bukaera honetan Izarraitz Igeri Elkarteko kideek Neguko Euskal Herriko Txapelketa jokatuko dute junior, absolutu eta igeriketa egokituko mailetan. Iruñeko Amaya igerilekuan dute hitzordua.

Junior eta absolutu mailako igerilariek zapatuan eta igandean jokatuko dute txapelketa, lau jardunalditan banatutako txandetan. Azpeititik hamar igerilari junior eta absolutu joango dira Iruñera, eta honako proba hauetan lehiatuko dira:

  • Eva Astigarraga: 200 bular.
  • Maitane Goenaga: 100 libre, 50 bizkar, 100 tximeleta eta 200 libre.
  • Asier Ganzarain: 100 tximeleta, 50 libre, 100 libre eta 50 tximeleta.
  • Oihana Goenaga: 50 bizkar, 50 libre, 200 libre eta 200 estilo.
  • Maialen Sudupe: 50 bizkar, 50 libred, 50 bular eta 50 tximeleta.
  • Angela Ocio: 200 bizkar, 100 bizkar eta 50 tximeleta.
  • Joanes Astigarraga: 100 libre, 50 libred eta 100 bizkar.
  • Iñaki Etxeberria: 100 libre, 100 bular, 200 libre eta 50 bular.
  • Ander Etxabe: 800 libre eta 400 libre.
  • Jone Goenaga: 50 libre, 100 bizkar eta 50 bular.

Igeriketa egokituko mailakoek igandean jokatuko dute txapelketa. Bertan lehiatuko dira Ander Idoeta, Iker Aizpuru, Jurdan Arakistain eta Lander Uria. Honako proba hauetan hartuko dute parte:

  • Ander idoeta: 50 libre eta 200 libre.
  • Iker Aizpuru: 50 bizkar, 50 libre, 100 libre eta 200 libre.
  • Jurdan Arakistain: 200 libre, 50 bizkar, 50 libre eta 100 libre.
  • Lander Uria: 50 bizkar eta 50 libre.