Igeriketa Egokituko txapelketa izango da igandean Legazpin

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2018ko mar. 8a, 00:14

Datorren igandean, martxoaren 11n,  Igeriketa Egokituko VII. Kirola Elkarrekin Txapelketa egingo da Legazpiko Bikuña Kiroldegian, 10:00etan hasita.

Izarraitz Igeri Elkartetik Iker Aizpuru, Jurdan Arakistain eta Lander Uria izango dira bertan, Konporta K.E. ordezkatuz. Hirukoteak, proba hauetan hartuko dute parte:

  • Iker Aizpuru: 100 metro bular eta 100 metro libre.
  • Jurdan Arakistain: 50 metro libre eta 100 metro libre
  • Lande Uria: 50 metro bizkar eta 100 bizkar.

Zorte on hirukote eta disfrutatu!