Ander Idoeta, Jurdan Arakistain, Iker Aizpuru eta Lander Uria Igeriketa Egokituko Gipuzkoako Txapelketan izango dira

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2018ko urt. 24a, 23:33

Zapatu honetan, urtarrilaren 27an, Gipuzkoako Igeriketa Egokituko Txapelketa izango da Tolosako Usabal kiroldegiko igerilekuan, 10:00etan hasita. Izarraitzetik lau igerilari izango dira bertan, Ander Idoeta, Jurdan Arakistain, Iker Aizpuru eta Lander Uria, eta Konporta taldea ordezkatuko dute.

Zorte on laukote eta disfrutatu!