Lander Uria, Jurdan Arakistain eta Iker Aizpuru, Igeriketa Egokituko Espainiako Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2018ko urt. 18a, 12:11

Asteburu honetan, urtarrilak 20 eta 21, Lander Uria (2001), Jurdan Arakistain (2001) eta Iker Aizpuru (2004) Izarraitz Igeri Elkarteko taldekideak Valentzian izango dira igeriketa egokituari dagokion Gazteen Espainiako Txapelketan parte hartzen. Txapelketa horretan Euskadiko Kirol Egokituko Selekzioarekin arituko dira.

Txapelketan proba ugaritan parte hartuko dute bi egunetan, bai bakarka, bai erreleboetan. Ziur gaude, gure hirukoteak ilusioz eta gogotsu ordezkatuko dutela Euskadiko selekzioa.

Zorte on eta disfrutatu!