Izarraitzeko igerilariek XVIII. Paco Sanchez saria jokatuko dute zapatuan, Tolosan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2017ko abe. 20a, 22:36

Zapatu honetan, abenduaren 23an, igeriketako XVIII. Paco Sanchez saria ospatuko da Tolosan, 15:30etan hasita. Bertan, gure taldeko alebinek eta benjaminek parte hartu ahal izango dute; 2005 (mutilak 2004) eta 2009 urteen bitartean jaiotakoek, alegia.

(mutilak 2004)-2005-2006-2007. urtean jaiotakoek aukeratutako bi probatan egin ahal izango dute igeri eta 2008 eta 2009. urteen artean jaiotakoak proba bakarrean.

Banakako probez gain, erreleboak ere izango dira. Bertan 12×50 mixto libreetan igerian ikusi ahal izango ditugu.

Beraz, txapelketetara ohitzen joateko aukera paregabea izango dute txikienek, eta aldi berean, entrenamenduetan ikasten dutena erakusteko ere bai.

Tolosara autobusez joango gara eta abiatzeko hitzordua 13:45etan izango da, Azpeitiko igerileku aurrean.

Animo eta zorte on guztiei!