Izarraitzeko neskak Gipuzkoako kopan azpitxapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2017ko abe. 20a, 01:05

Joan den asteburuan Tolosako Usabal igerilekuan, egutegian gorriz margotuta genuen Gipuzkoako taldeen arteko kopa jokatu zen. Izarraitz Igeri Elkartetik 17 igerilarik (10 neska eta 7 mutilek) parte hartu zuten. Elkartean, aurtengo Gipuzkoako taldeen arteko kopari ilusioz eta itxaropentsu begiratzen genion. Gero igerilekuan, bai uretan, bai uretatik kanpo, taldeak ez zigun hutsik egin. Talde modura lan egin zuten, uretan gogor eta bikain eta begira zeuden taldekiedeek igerileku ertzetik gogoz animatzen. Horrela, lau jardunaldi ostean, Izarraitzeko neskek bigarren postua lortu zuten, mutilak 11. eta sailkapen bateratuan 4. postua Tolosaldea, Bidasoa eta Fortuna taldeen atzetik.

Lehen jardunalditik, gogor igeri eginez, bigarren postua mantentzea lortu zuten gure neskek. Oihana Goenaga, Eva Astigarraga, Jone Goenaga, Nerea Berasategi, Angela Ocio, Maialen Sudupe, Maitane Goenaga, Intza Odriozola, Uxue Etxeberria eta Maialen Aiertza izan dira taldea osatu duten igerilariak.

Mutilen taldeari dagokionez, berriz, helburuak bestelakoak ziren. Taldeko sailkapenean ez zuten aukerarik aurreko postuetan egiteko, igerilari kopuru txikia dutelako. Parte hartu zuten zazpi mutilen jarrera aipagarria da eta, entrenatzailea, gustura etorri zen ikusitakoarekin. Aitzol Agirregomezkorta, Ander Etxabe, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Asier Ganzarain, Ixak Gesalaga eta Asier Zulaika aritu ziren Izarraitz Igeri Elkartearen izenean.

Zorionak guztiei eta segi lanean!