Hasi da igeriketa denboraldia Gipuzkoan, eta Izarraitz martxan da

Erabiltzailearen aurpegia

Joan den zapatuan, urriaren 28an, izan zuten Izarraitz elkarteko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko ligako lehen jardunaldia, Bergarako Agorrosin igerilekuan.

Honako hauek izan ziren Bergaran lehiatu ziren Izarraitzeko igerilariak: Ander Etxabe (2000), Jone Goenaga (2001), Angela Ocio (2001), Ixak Gesalaga (2001), Iñaki Etxeberria (2001), Asier Ganzarain (2001), Maitane Goenaga (2002), Asier Zulaika (2002), Intza Odriozola (2004), Uxue Etxeberria (2004), June Zubizarreta (2004), Alazne Sudupe (2004), Maialen Aiertza (2004), Leiane Lopetegi (2004) eta Ilazki Odriozola (2004).

Irailean hasi zituzten entrenamenduak Izarraitzeko igerilariek, eta bakoitzaren sasoia nolakoa den jakiteko balio izan zuen zapatuko probak. Orokorrean, nabaritu zen ligako lehen proba zela, eta lortutako denborak ez ziren esanguratsuak izan.

Alebinek estrenaldi ona Oñatin

Joan den zapatuan izan zuten Izarraitz elkarteko alebin igerilariek Alebinen Ligako lehenengo jardunaldia, Oñatiko Zubikoa igerilekuan.

Honako hauk izan ziren Oñatin lehiatu ziren Izarraitzeko igerilariak: Iker Aizpuru (2004), June Berasategi (2005), Maier Lizarzaburu (2005), Nora Uria (2005), Judith Odriozola (2005), Mikel Etxeberria (2005), Elene Sudupe (2006) eta Amane Goenaga (2006).

Oñatiko jardunaldian, 400 metro libre eta 200 metro estiloetan lehiatzeko aukera izan zuten igerilariek.

Denboraldiko lehen jardunaldia izanik, urduritasuna nabari zen igerilarien artean. Dena den, uretara sartu orduko beraien maila erakutsi zuten, beste behin.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide