Lehen Hezkuntzako ikasleen igeri topaketak izango dira zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia
Lehen Hezkuntzako iazko ikasleen igeri topaketa. (Izarraitz Igeri Elkartea)

Goizean zehar egingo dituzte igeriketako saioak, LH3tik LH6ra mailaren arabera banatutako ordutegian. Guztiek ordubeteko saioa egingo dute.

Zapatuan, irailaren 30ean, Ikasleen Igeri Topaketak izango dira, Urolako Eskola Kirola Kontseiluak benjaminentzat eta alebinentzat prestatutako egutegiari jarraituta. Hain zuzen, LH3ko, LH4ko, LH5eko eta LH6ko ikasleen denboraldiko lehen topaketa izango da Azpeitiko Igerilekuan.

Honakoa da ordutegia:

LH3ko ikasleak, 09:30etik 10:30era.

LH4ko ikasleak, 10:30etik 11:30era.

LH5 eta LH6ko ikasleak, 11:30etik 12:30era.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide