Sufrituta, baina Izarraitzekoak gustura itzuli dira Zumaiako itsas zeharkalditik

Erabiltzailearen aurpegia
Julen Agirrezabalaga Izarraitzeko kidea. (Izarraitz igeri elkartea)

Joan zen zatuan, abuztuak 19, Itzurun-Arranpla itsas zeharkaldia jokatu zen Zumaian, eta bertan izan zen gure taldeko master mailako hainbat kide. Itzurun hondartzan hasi eta Arbustaingo arranplaraino igeri egin behar izan zuten partaideak hiru kilometroko ibilbidea eginez.

Zorionez, aurten, itsasoak baimena eman zuen eta Taosa igeri taldeak prestatutako itsas zeharkaldi ederra egiteko aukera izan zuten ia 300 igerilarik. Proba gogorra izan zen haizeak jotzen zuelako eta itsasoa ere zakartu egin zelako. Guztira, 272 igerilarik lortu zuten arranplaraino iristea.

Antolakuntza bikaina, ibilbide ederra eta zaleentzako ikusteko aukera asko eskaintzen duen igerialdia ea datozen urteetan Gipuzkoako Distantzia Luzeko Ligan sartzen duten.

Honako lotura honetan ikus daitezke Azpeititik joan ziren igerilarien emaitzak. Baleike.eus-en ikus daitezke itsas zeharkaldiko argazkiak eta bideoa.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide