52 azpeitiarrek eman dute izena igandean egingo den Getaria-Zarautz itsas zeharkaldian

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2017ko uzt. 20a, 15:34
Datorren igandean, uztailaren 23an, itsas zeharkaldi denboraldiari jarraipena emango diote Izarraitz Igeri Elkarteko kideek, 47. Getaria-Zarautz Itsas Zeharkaldian. Ia hiru mila kirolarik eman dute izena zeharkaldian, eta horien artean dira Izarraitzeko infantil mailako sei igerilari: Uxue Etxeberria, Alazne Sudupe, June Zubizarreta, Maialen Aiertza, Nerea Aranbarri eta Elene Sudupe. Horiek, infantil mailako beste 131 igerilarirekin batera, goizeko 10:30ean ekingo diote probari Zarauzko hondartzan, eta 800 metroko luzera duen igerialdia egingo dute.\ \ 11:30ean hasita, berriz, helduen zeharkaldia izango da Getariako portuan. Izena eman duten 2.890 igerilariak sei taldetan banatuta aterako dira, aurrez egindako denboraren arabera. Marka onenak dituztenak txano beltzarekin izango dira, eta hamar minutuko aldearekin aterako dira beste bost multzoak.\ \ Euskal Herrian jokatzen den ur irekietako probarik herrikoiena dela esan daiteke Getaria-Zarautz Itsas Zeharkaldia. Azpeitiko kirolari ugari dago izena emanda, Kirolprobak webguneko zerrendan 52 azpeitiarren izenak agertzen dira, eta horietako asko, Izarraitzeko masterrak dira. \ \ Zorte on, eta egurre!\ \ (Argazkia: Iaz Getaria-Zarautz itsas zeharkaldian parte hartu zuten Izarraitzeko kideak)