Gipuzkoako Alebinen Igeriketako Txapelketa, Irunen\

Erabiltzailearen aurpegia \N 2017ko eka. 15a, 17:52
Gipuzkoako Alebinen Igeriketako Txapelketa, Irunen\ \ Asteburu honetan, ekainaren 17an eta 18an, taldeko alebinek Gipuzkoako Udako Txapelketa izango dute jokoan, Irungo Azken Portu kiroldegiko igerilekuan. Txapelketa, lau jardunaldietan banatuta izango da, eta, goizeko jardunaldiak 10:30etan hasiko dira eta arratsaldekoak, berriz, 16:30etan.\ Beroketak, goizean 09:30etan izango dira eta arratsaldean 15:30etan. \ \ Azpeititik hamaikai igerilari joango dira Irunera eta honako probetan lehiatuko dira:\ \ • Iker Aizpuru: 100 estilo, 100 libre, 400 libre eta 100 bizkar.\ • Maier Lizarzaburu: 200 bular, 800 libre, 100 bizkar eta 100 bular.\ • Uxue Etxeberria: 200 bular, 200 bizkar, 100 bizkar eta 200 estilo.\ • Ilazki Odriozola: 100 libre, 100 estilo, 200 libre eta 200 estilo.\ • June Berasategi: 100 libre, 100 estilo, 100 bizkar eta 100 bular.\ • June Zubizarreta: 100 libre, 100 estilo, 100 bizkar eta 200 estilo.\ • Leiane Lopetegi: 100 libre, 100 estilo, 200 libre eta 100 bular.\ • Maialen Aiertza: 100 libre, 100 tximeleta, 100 bizkar eta 400 libre.\ • Intza Odriozola: 100 libre, 100 estilo, 100 bizkar eta 200 estilo.\ • Nora Uria: 100 libre, 800 libre, 200 libre eta 400 libre.\ • Alazne Sudupe: 200 tximeleta, 100 estilo, 400 estilo eta 200 estilo.\ \ Zorte on eta egurre!\