Izarraitz TRIren lehenengo triatloi proba, arrakastatsua

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2017ko eka. 6a, 10:22
Joan den zapatuan, hilaren 3an, triatloia izan zen aurrenekoz Azpeitian, Izarraitz TRIk antolatuta. Antolatzaileek, hasieratik, kirol hori ezagutaraztea nahi izan dute umeen artean, eta jasotako erantzunarekin balorazio positiboa jaso dute. \ \ Urte hasieratik hona, hilean behin saio bana egiten saiatu dira, beren asmoa baitzen amaieran triatloi bat antolatzea.\ \ Triatloiak harrera oso ona izan zuela uste dute, eta horren adibidea da guztira 34 parte hartzaile izan zirela zapatuko proban. \"Giro bikaina\" izan zutela adierazi dute antolatzaileek. Parte hartzaileak hiru kategoriatan banatu ziren, benjaminak (25 metro igeri, kilometro bat bizikletan eta 500 metro korrika), alebinak (50 metro igeri, 1,7 kilometro bizikletan eta kilometro bat korrika) eta anfantilak (100 metro, 3,4 kilometro bizikletan eta 1,7 kilometro korrika).\ \ \"Triatloia probatzeko aukera eskaintzea lortu dugunez, ideia honetan aurrera egin eta hemendik aurrera bide hau jorratzea\" gustatuko litzaiekela adierazi dute Izarraitz TRIko antolatzaileek.