Izarraitzeko igerilariek bi hitzordu dituzte asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2017ko eka. 1a, 23:25
Izarraitz Igeri Elkarteko kideek bi lehiaketetan hartuko dute parte datorren asteburuan, Donostian eta Azkoitian.\ \ Zapatu goizean, infantil, junior eta absolutuko igerilariek 3. GIF Saria jokatuko dute. Sariketa Donostian izango da, Paco Yoldi igerilekuan, 10:00etan hasita. Izarraitzetik, Ander Etxabe, Jone Goenaga, IƱaki Etxeberria, Asier Ganzarain, Angela Ocio, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga igerilariak joango dira Donostiara.\ \ Azkoitiko Elkargune kiroldegiko igerilekuan, berriz, Udaberriko Liga Probintzialeko hirugarren jardunaldia jokatuko da, 10:00etan hasita. Proba horretarako izena eman duten taldekideak Maider Etxezabal, Ixak Gesalaga eta Asier Zubia dira. Zubiak bere lehenengo lehiaketa izango du, eta animoak eta zorterik onena opa nahi diogu.\ \ Zorte on guztioi!