Gaztetxoentzako triatloia izango da ekainaren 3an, Sanjuandegin

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2017ko mai. 25a, 18:14
Izarraitz Trik antolatuta, gaztetxoentzako triatloia izango da ekainaren 3an, zapatua, Sanjuandegin. 10:00etan hasiko da proba, eta igerilekuan eta Ingurugiro e Etxea museoaren inguruan ariko dira parte hartzaileak. \ \ Proban parte hartu nahi dutenek, ekainaren 2ko 18:00ak arte eman dezakete izena, \ izarraitzigerielkartea@gmail.com helbidera idatzita. \ \ Gutxiengo plazak betetzen badira, hiru lasterketa antolatuko dituzte maila ezberdinentzako. Honakoak dira adinaren arabera egingo dituzten probak:\ \ Benjaminak. (2007-2008 urtetan jaiotako neska-mutilak, gehienez 20 )\ \ • 25 metro igerian. \ • 1000 metro bizikletan. \ • 500 metro korrika. \ \ Alebinak. (2005-2006 urtetan jaiotako neska-mutilak, gehienez 20)\ \ • 50 metro igerian. \ • 1700 metro bizikletan \ • 1000 metro korrika. \ \ Infantilak. (2003-2004 urtetan jaiotako neska-mutilak, gehienez 20 )\ \ • 100 metro igerian. \ • 3400 metro bizikletan. \ • 1700 metro korrika. \ \ Proben planoa eta informazio gehiago, honako loturan: https://izarraitzigerielkarteadotcom.files.wordpress.com/2017/05/gaztetxoentzako-triatloia-2017-06-03.pdf