Emaitza onak lortu dituzte Izarraitzeko txikiek, Bergaran eta Eibarren

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2017ko mai. 9a, 19:38
Joan den zapatuan, hilaren 6an, ligako azken jardunaldia jokatu zuten Izarraitz Igeri Elkarteko benjaminek eta alebinek. Denborak eta ligako egutegiak aurrera egin ahala, igerian proba ezberdin askotan aritu dira, hasierako ikarak alde batera utzita. Igeriketa estilo ezberdinak menperatzen dihardute, eta hasieratik hona aurrerapauso handia eman dute.\ \ Nahiz eta ligako jardunaldiak amaitu, oraindik ere txapelketa ezberdinetan parte hartu ahal izango dute Izarraitzeko txikienek, denboraldi amaiera arte.\ \ Animo eta segi horrela!