Izarraitzeko igerilariek marka onak lortu dituzte Gipuzkoako selekzioarekin, Tarbesen

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2017ko mai. 9a, 09:06
Frantziako Tarbes hirian izan ziren Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Jone Goenaga eta Maialen Sudupe igerilariak asteburuan, Gipuzkoako selekzioarekin, nazioarteko 'Les 27eme Nautiques de Tarbes' txapelketan parte hartzen. Maitane Goenaga, lesio bategatik, baja izan zen azken unean.\ \ Izarraitzetik joan ziren igerilariek oso emaitza onak lortu zituzten. Denboraldiko sasoi onena ez izan arren, ia guztiek egin zituzten denborak oso onak izan ziren. Hona hemen lorpen esanguratsuenak:\ \ - 12 marka personal\ \ - Klubeko 7 errekor berri:\ \ - Joanes Astigarraga: 50 bizkar (16urte) 30’’78, 100 bizkar (16 urte) 1’05’’48 eta 200 bizkar (16 urte) 2’23’’40.\ \ - Jone Goenaga: 50 bular (16 urte) 38’’30 eta 800 libre (16 urte) 9’53’’79.\ \ - Maialen Sudupe: 50 bizkar (15 urte) 31’’68 eta 400 estilo (15 urte eta absolutua) 5’15’’63.\