Izarraitz TRIren bigarren jardunaldia izango da zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Izarraitz Igeri Elkartea | Kirolak
2017ko mar. 15a, 12:17

Datorren zapatuan, hilaren 18an, Izarraitz TRIk bigarren jardunaldia eskainiko du LH4 eta DBH1 bitarteko ikasleei zuzenduta. 16:00etan hasiko dira ariketekin, eta saioak bi orduko iraupena izango du.

Aste honetako jardunaldian, bizikletarekin ariketa eta jolas ezberdinak egingo dituzte parte-hartzaileek. Beraz, bizikleta eta kaskoa eramatea beharrezkoa izango da.

Izen-ematea aurrez egin behar da, plazak mugatuta egongo baitira. Gehienez 30 haurrek har dezakete parte. Egitasmoan izena emateko izarraitz.ie@hotmail.com-era mezu bat idatzi behar da, umeen izen abizenak eta adina zehaztuta.

Izen emateen arabera erabakiko dute zein lekutan elkartuko diren.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu