Lehen Hezkuntzako ikasleen igeri topaketak izango dira zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2016ko urr. 19a, 14:04
Datorren zapatuan, urriak 22, Ikasleen Igeri Topaketak izango dira, Eskola Kirol Kontseiluak benjaminentzat eta alebinentzat prestatutako egutegiari jarraituta. Horrela, LH3, LH4, LH5 eta LH6ko ikasleen topaketa izango da Azpeitiko Igerilekuan. \ \ Honakoa da ordutegia:\ \ - LH3ko ikasleak, 09:30etik 10:30era.\ - LH4ko ikasleak, 10:30etik 11:30era.\ - LH5 eta LH6ko ikasleak, 11:30etik 12:30era.\ \ Gaztetxoen erakustaldia ikusi nahi izanez gero, azaldu zaitezte zapatuan igerilekuko harmailetara.\ Animo eta zuen zain gelditzen gara!\